viernes, 30 de mayo de 2014

ZUMAIAKO FLYSCH-AK

KAIXO GUZTIOI!


 Dakizunenez Agenda 21-ek antolatutako komiki lehiaketan, Peio Palacios izan da irabazlea eta horregaitik sari eder bat jaso dugu. Zorte handia izan dugu eguraldiarekin eta itsasoarekin, sekula baino bareago egon baita. 
Itsasontziz atera gara ZUMAIA-DEBA bitartean dauden itsas-labarrak ikustera eta primeran pasa dugu, kostaldeko paisaia ikusgarriekin  gozatuz. Nahiara izan da gure bidaiako gidaria eta oso ondo azaldu eta erakutsi dizkigu Dinosauroen garaiko itsas animalien fosilak. Gainera Zumaian Geoparkearen astea ospatu dutenez, aukera izan dugu hainbat adituekin ibilaldia egiteko. 
Ah! Eta ez dadila inor kezkatu, ez baita "mareorik" izan.
Ondoren hamarretakoa egiteko Kantauri parkera joan gara eta bertan jolasteko eta argazki gehiago ateratzeko aukera izan dugu.
Jarraian dituzue irudi batzuk. 
Gozatu gure moduan!!!!



ZUMAIA 2014-05-30