miércoles, 15 de mayo de 2013

OIASSO MUSEORA BISITALDIA

Greziatik Erromara bidaia egin ondoren, Irungo Oiasso museoa bisitatzera joan ginen maiatzak 10 ostiralean. Bertan hainbat ekintza egin genituen:  erromatarren bizimodua nolakoa zen ikusi  bideo baten bidez, garai hartako hainbat jolasetara jolastu, mozorrotu eta museoan arkeologoek aurkitutako aztarnak behatu.
Guzti honekin batera bazkaltzeko ondoko parkera joan ginen eta berehala bueltatzeko ordua iritsi zitzaigun. Egun polita igaro genuen eguraldia lagun izan genuela. Honen adierazle ondoko irudiak: